'Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek?' hitzaldia emango du Iñaki Iurrebasok hilaren 13an

Andrea Zipitria 2024ko ots. 4a, 14:30

Iñaki Iurrebaso.

Hitzaldia hilaren 13an izango da. 19:00etan, Salatxo aretoan.

Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek? hitzaldia eskainiko du Iñaki Iurrebaso soziologo, EHUko irakasle eta UEMAko ikerketa-teknikariak Orion. Udalak, UEMArekin elkarlanean antolatu du saioa. Otsailaren 13an izango da, asteartearekin, 19:00etan, Salatxo aretoan.

Iurrebasok doktore-tesia aurkeztu zuen 2023ko otsailean, Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Euskal Herrirako aplikazio praktikoa izenpean. Tesiak "hankaz gora jartzen ditu euskalgintzak eta erakundeek azken urteetan erabili dituzten diskurtso batzuk eta bide berriak proposatzen ditu". Horiek guztiak izango ditu mintzagai, hilaren 13ko saioan.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!