Langileen egonkortze prozesuaren barruan lehen behin betiko bederatzi ebazpenak jakinarazi ditu epaimahaiak

Andrea Zipitria 2024ko api. 28a, 15:00

Herriko plaza. (Orioko Udala)

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuaren barruan, Orioko Udalak udal-plantillako 47 lanposturen deialdia egin zuen iazko udaberrian. Aldundiak bederatzi lanposturen behin betiko ebazpenen berri eman du orain.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuaren barruan, Orioko Udalak udal-plantillako 47 lanposturen deialdia egin zuen pasa den udaberrian, Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako kudeaketa gomendioaren baitan. Bada, gutxika  lanpostuetako kalifikazioen berri eman du aldundiak, eta orain bederatzi lanposturen behin betiko ebazpenenak jakinarazi ditu:

Epaimahaiaren ebazpenak lanpostuetarako proposatzen dituen hautagai horiek izendatu beharko ditu orain Udalak, eta horren ondoren, prozesu horiek bukatutzat emango dira.