Maiatzaren 15ean egingo dute Arrantzale Eguneko dantzaren lehen entsegua

Andrea Zipitria 2024ko mai. 1a, 10:30

Arrantzale Eguna.

Etxeluze gaztetxean bilduko dira, eta herritarrak animatu nahi dituzte bertan parte hartzera.

Ekainaren 30ean, igandearekin, Arrantzale Eguna izango da Orion, eta prestaketa lanetan hasi dira dagoeneko. Arrantzale Eguneko dantzaren lehenengo entsegua egingo dute maiatzaren 15ean. Etxeluze gaztetxean bilduko dira 19:00etan. Herritarrak animatu nahi dituzte bertan parte hartzera, eta azpimarratu dute adin guztietako dantzari eta figuranteak behar dituztela.