San Nikolas jaiak 2023

Gaueko autobus zerbitzu berezia izango da Aia eta Orio artean San Nikolas jaietan

Andrea Zipitria 2023ko abe. 5a, 09:30

Autobus zerbitzu berezia izango abenduaren 5 ,7 ,8 eta 9an, gauez. Orion geraleku bakarra Euskotreneko geltokia izango da.  

Gaur, asteartearekin, hasiko dira Orioko San Nikolas jaiak, eta Aiako Udalak GFArekin elkarlanean, autobus zerbitzu berezia antolatu du Aia eta Orio artean, gauez. Hain zuzen ere, jaiek irauten duten lau egunetan eskainiko dute zerbitzua; abenduaren 5, 7, 8 eta 9an. 

Orion geraleku bakarra Euskotreneko geltokia izango da. Hona hemen San Nikolas jaietarako autobus zerbitzu bereziaren ordutegia: