Eduki babestua

Gabon hauetan ere hemen izango gara

Erredakzioa 2023ko abe. 16a, 08:00

KAIOA arropa dendak gure eskualdean dituen dendetan eskaintza bereziak izango dira datozen egunotan. Alde batetik, %20ko beherapen kanpaina izango da gaurtik aurrera.

Bestetik, Azpeitiko, Zumaiako, Zarauzko eta Orioko bezeroen artean 300 euroko bono bat zozkatuko da.

Egun hauetan ohiko ordutegia izango da dendetan, eta abenduaren 24an, azken orduko erosketak egiteko aukera izango da zenbait dendatan 11:00etatik 14:00etara.

KAIOAk Gabon eta Urteberri zoriontsua opa die bezero guztiei.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!