Maiatzeko Karkara aldizkariaren bideo aurrerapena

Erredakzioa 2024ko api. 30a, 13:08

Bihar banatuko dute etxez etxe maiatzeko Karkara aldizkaria. Erreportaje nagusia Orioko zaintza ekosistemaren ingurukoa izango da, eta elkarrizketa, berriz, Izaskun Forkada dantzari eta koreografoari egin dio Andrea Zipitria kazetariak. Hain zuzen, hilabete honetako bideo aurrerapenean Forkada izan da protagonista.

Izaskun Forkada dantzari eta koregrafo andoaindarrak hiru urte daramatza Orion bizitzen, eta urte askoko ibilbidea oholtza gainean nahiz atzean. Maiatzeko Karkara aldizkarian elkarrizketatu du Andrea Zipitria kazetariak, eta bideo aurrerapen honetan jaso da elkarrizketa horren zati bat.

Bihar, maiatzak 1, banatuko dute maiatzeko aldizkaria Aiako eta Orioko etxeetara.