Juan Jose Erkiziak irabazi du apirileko aldizkariko 'Non dago Karkara?' jokoa

Erredakzioa 2024ko mai. 1a, 11:28

Juan Jose Erkiziaren senitarteko batek jaso du saria haren partez.

Berazadi Berri jatetxean bi lagunentzako otordua irabazi du Juan Jose Erkizia bazkideak, Karkararen apirileko zenbakian Karkara pertsonaia non zegoen asmatu eta gero. 33. orrialdean zegoen ezkutatuta Karkararen iruditxoa. Maiatzeko saria, berriz, Gañeta txakolin sorta izango da. Animatu eta parte hartu!

Hilero bezala, Karkarako bazkideek aukera izan dute Non dago Karkara? jokoan parte hartu eta sariaren zozketan parte hartzeko. Apirileko aldizkarian 33. orrialdean zegoen ezkutatuta Karkararen iruditxoa, eta Juan Jose Erkizia bazkideak lortu du Berazadi Berri jatetxean bi lagunentzako otordua.

Maiatzeko aldizkarian, berriz, Gañeta txakolin sorta zozkatuko da parte hartzen duten bazkideen artean. Horretarako, Karkararen irudia aldizkariko zer orrialdetan dagoen jakinarazi behar da, mezua orio@ukt.eus helbidera bidalita ekainaren 21a baino lehen.

Animatu, eta parte hartu!