Apirilak 18

Udan Txurrumuskirekin begirale gisa lan egiteko epea zabalik

2018/04/17 - 2018/05/14

Orio

Aurten ere uztailean eta abuztuan izango diren udako ekintzetan begirale lanetan jarduteko prest daudenei, deialdia luzatu nahi zaie. Interesa dutenek, hurrengo linkeko formularioa bete beharko dute: https://docs.google.com/forms/d/1ltTB4eZ4Krf8OiSMVQLtvbQR1R2PvYDaqhtUHR7vdVo/edit LINK HAU, ESKURAGARRI JARRIKO DU TXURRUMUSKIK BERE FACEBOOK, TWITTER, INSTAGRAM KONTUETAN. Hautaketa prozesuan kontuan hartuko diren irizpideak, hauetxek: ezinbestekoak izango dira 16 urte beteta izatea eta euskaraz erraztasunez eta egoki komunikatzeko gai izatea. Honez gain, haur eta gazteen aisialdiko begirale-zuzendari tituluak izatea, oriotarra izatea, talde harremanetarako abilezia izatea eta urtean zehar lanean jarraitzeko interesa baloratuko ditu besteak beste Txurrumuskik. Datuak jasotzeko epemuga: maiatzak 14 arte.