Larunbatean ospatuko dituzte inauteriak Orion, eguerdian hasita: 12:00. Burrunba elektrotxaranga, Herriko Plazatik hasita. 14:00. Herri bazkaria pilotalekuan. 17:00. Familientzako disko-festa Herriko Plazan. Herri bazkarian parte hartzeko txartelak salgai daude kultur etxean eta online, Entradium atarian. Hala, hiru menu berezi prestatu dituztela jakinarazi dute. Helduentzako menua: entsalada mistoa, oilaskoa parrillan, txerri-saiheskiak parrillan eta Ezeizako pasteltxoak. Ogia, kafea eta edariak. 18 euro. Haurrentzako menua: patea, urdaiazpiko-kroketak, oilaskoa parrillan eta izozkia. Ogia eta edariak. 10 euro. Menu beganoa: entsalada mistoa, kroketa beganoak, lasagna beganoa eta jogurta marrubiekin. Ogia, kafea eta edariak. 18 euro.
Google Aplikazioak zure Smartphonean ikastaroa, otsailaren 13tik 23ra bitartean izango da, 18:00etatik 20:00etara, eta 18 orduko ikastaroa izango da.