3.000 euroak Ibarra taldearentzat

Olatz 2014ko mai. 19a, 10:53
Aitziber Lizarralde aiarra kide den taldeak irabazi zuen apustua

Aian gaueko 22:00etan, larunbatean. Zortzi emakume zortzi emakumeren aurka 550 kg harriarekin. Hamar minutuko bi txanda, tartean, hamar minutuko atsedenarekin. Helburua: plaza gehien egitea. Lehian: 3.000 euro. Irabazlea, Ibarrako Emakumeen taldea.

Ibarrako emakume taldeak 20 minutu lanean igaro ondoren 45 plaza 0 zinta eta 1,47 zentimetroko marka eginda. Asigarrako Emarri taldeak 42 plaza, 3 zinta eta 0,48 zentimetroko lana egin zuen. Hiru plazako aldearekin irabazle izendatu zen Ibarrako taldea. 

Giza proba - ibarra

Miriam Elortza, Alazne Etxeburua, Onintza Iraola, Aitziber Lizarralde, Ainhoa OtaƱo, Leire Zumeta, Ainhoa Alzugarai eta Estitxu Almandozek osatzen dute Ibarrako taldea. Lizarralde aiarra da, hortaz, asteburuko lehia etxean jokatzeko aukera izan zuen. Ondorioz, gertukoen berotasuna lagun izan zuen apustuan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!