The Duel of wine filmaren eszenatoki izan da Aia

Olatz 2014ko mai. 9a, 17:58
Karlos Argiñano eta Charlie Arturaolak ardoaren desafioa izeneko filmaren eszena bat grabatu dute K5 txakolindegian

Ardoaren desafioa, The Duel of Wine ingelesez. Titulu hori duen filmaren hainbat eszena grabatu dituzte Euskal Herrian, Aia tarteko. Izenak dioen bezala, ardoa da filmeko protagonista. Euskal Herrian, ordea, txakolina izango da protagonista. Honela, txakolina nazioartean ezagutarazi nahi dute.

Andatza auzoan egin dituzte grabaketak, K5 txakolindegiko upategian, mahai baten bueltan eta auzoko parajeak fondoan dituztela. Aktoreak Karlos Argiñano sukaldaria eta Charlie Arturaola euskal jatorriko sommelierra dira. Artuarolak bere sustraiak gogoratzen ditu filmean, izan ere, antzekotasun asko daukate fikziozkoak eta benetakoak. Bizi errealean ardoarekin egiten du Artuarolak. Filmean, lanbide hura utzita duen arren, Euskal Herrira iritsi eta berriz ere ardoaren munduan murgiltzen da. Gainera, protagonistaren aitona Uruguaira joan zen bizimodu baten bila, eta bere benetako aitonak ere hori egin zuen.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!