Txirrindulariak 14:25ean abiatu dira Arrantzale kaletik, eta 91,5 kilometroko ibilbidea egin ostean, Arrantzale kalean amaitu dute gaurko etapa. Marc Soler Lizarte-AD Galibier taldeko txirrindulariak izan da helmugaratzen lehena. Lehen etapan erorketa bat izan zuen eta sailkapen nagusirako aukerak galdu zituen.
Marc Solerrek irabazi du, beraz, Orio-Orio etapa. Bigarren Carlos Jimenez helmugaratu da eta irugarren Loic Chetout frantziarra. Horiek osatu dute podiuma.Sailkapen orokorrean Iuri Filosi da lehena. Liderraren maillot horia janzteaz gain, erregulartasunaren maillota ere jantzi du Filosik. Seguros Bilbao taldeko Julen Amezketa izan da lehen euskalduna 3. etapa honetan, eta sailkapen orokorrean ere bera da lehen euskalduna. Jon Eizagirre, Gipuzkoa taldekoa, Tarteko helmugen liderra da.
Bihar izango da laugarren eta azken etapa. Irunen hasi eta Irunen amaituko da; eta, guztira, 77.8 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek. Gaurko etapako argazki guztiak ikusteko egin klik hemen.