Maiatzaren 8an, gauean, argia moztuko da

Olatz 2014ko mai. 6a, 12:13
Ostegun gauetik ostiral goiza bitarte argia moztuko da Orion

Ibedrola enpresak Udalari jakinarazi dionez, ostegunetik ostiralera ez da argirik izango Aita Lertxundi kalean, zubia barne; Ibai Ondo pasealekuan Etxeluzeraino, aparkalekua barne; eta Moilan. Gaueko 23:00etatik ostiraleko goizeko 07:00ak arte izango da etenaldia; maiatzaren 8tik 9ra, alegia.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!