Orioko Futbol Taldeak maila berean jarraituko du datorren denboraldian

Miriam 2014ko mai. 5a, 09:42
Erregional preferenteko mutilak, pasa den asteburuko partida galdu arren, jaitsieratik salbu geratu dira. Beste mailatako taldeek partida guztiak irabazi dituzte.

Orioko Futbol Taldeak 1-4 galdu zuen aurreko igandean, maiatzaren 4an, Tolosaren aurka. Galdu izanagatik ere, Erregional Preferente mailan jokatzen jarraituko dute datorren denboraldian, 36 punturekin salbu baitago 12. postuan. Maiatzaren 11n denboraldiko azken partida jokatuko dute Azkoitiko Anaitasuna taldearen aurka.

Jubenilen Ohorezko mailako mutilek 0-4 irabazi zuten Irunen, Mariño taldearen aurka. Laugarren doaz ligan 56 punturekin, eta datorren astean, maiatzaren 11n, Hernaniren aurka jokatuko dute etxean.

Infantil mailako mutilen taldeak 9. jardunaldian 2-1 irabazi zuten Mendibeltzen Vasconiaren aurka. Horrekin, bigarren jarraitzen dute kopako beren multzoan, 12 punturekin. 10. jardunaldia Tolosarren aurka jokatuko dute kanpoan, maiatzaren 11n.

Jubenil mailako neskek bigarren doan taldea, Añorga K.K.E, garaitu zuten. Hirugarren postuan daude Txapelketarako Faseko beren multzoan, 9 punturekin. Hurrengo jardunaldian ez dute partidarik jokatuko, atseden-eguna baitute.

Infantil F8 mailako nesken taldea bere kopako multzoko 4. postuan dago, Luberriren aurka 0-3 irabazi ondoren. Hurrengo partida Touringen aurka jokatuko du Mendibeltz zelaian.

Kadete mailako mutilek amaitu dute Kopako beren multzoko fasea. Bigarren postuan sailkatu dira eta datorren asteburuan hasiko da azken fasea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!