OBBko neskak ligako hurrengo faserako sailkatu dira

Miriam 2014ko api. 30a, 09:35
Partida bat irabazi eta bestea galdu zuten apirilaren 27an Orioko Mendibeltz zelaian

Aurreko igandean, apirilaren 27an, OBBk Valentziako Antorcharen aurka bi partida oso gogor jokatu zituen Orion. Lehendabizikoan oso pareko egon ziren bi taldeak joko osoan zehar. Bi pitcherrek, Ane Barandiaran oriotarren aldetik eta Noelia Flores valentziarren aldetik, lan ikaragarria burutu zuten eta aldi berean defentsak gogor eta sendo mantendu ziren. Partida ikusgarria izan zen eta azkenean, OBBko neskek, ez zuten etsi eta karrera bat gainetik jartzea lortu zuten. Markagailuan azkenik, 1-0 oriotarrentzat.

Bigarren partidan, aldiz, hasieratik gogor eutsi zuten bi taldeek, baina Valentziakoak nagusitzea lortu zuten 5 karrera eginez. Horrek ez zuen partiduaren amaiera suposatu oriotarrentzat eta berriz ere martxan jarri ziren 3 karrera sartuz. Azkenean, partidua Valentziakoek eraman zuten 3-8ko emaitzarekin.

Azken partida horretan, aipatzekoa da Ainara Larraza eta Igone Etxeberriaren parte hartze eta burututako lana zelaiko zirkulutik. Bi garaipen hauen ostean, bi taldeak ligako bigarren faserako sailkatuak geratzen dira.

Ostegun honetan, maiatzaren 1ean, Mendibeltz zelaian Bartzelonako Projecte Gavanenc taldearen bisita jasoko du Orioko taldeak, duela jardunaldi batzuk bertan behera geratu ziren bi partida jolasteko.

OBB Orio

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!