Urrerik ez, baina dominak bai

Olatz 2014ko api. 28a, 10:12
Espainiako Batel Txapelketara aurkeztutako guztiek lortu zuren finalera sailkatzea, eta bertan, domina eskuratzea

Orioko lau ontzi aurkeztu ziren Espainiako Txapelketara eta guztiek lortu zuten finalerako txartela; hori, larunbatean. Igandean ere txalotzekoa oriotarren papera, final guztietan lortu baitzuten domina. Hortaz, lau dominekin etxeratu ziren Espainiako Batel Txapelketatik oriotarrak.

Banderarik ez baina dominak bai

Camargon, Kantabrian, jokatu da Espainiako Txapelketa. Asteburu osoa hartu du lehiaketak, larunbatean hasi  igandean amaitu baitzen. Larunbatean sailkapen probak izan ziren eta oriotarren lau ontziak lortu zuten finalerako txartela. 

Kadete neskak, jubenil neskak, jubenil mutilak eta mutil infantilak. Jubenil mutilak bere seriea irabazita sailkatu ziren finalera. Finalean, ordea, ez zuten garaipena eskuratu eta bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten.

Emaitza hauek lortu zituzten Espainiako Batel Txapelketako finalean:
Kadete neskak                   Neska Jubenilak
1 Vilaxoan                           1 Kaiku
2 Astillero                            2 Cabo de Cruz
3 Orio                                  3 Orio

Mutil Infantilak                   Jubenil Mutilak
1 Bermeo                            1 Mecos
2 Orio                                  2 Orio
3 A Cabana                         3 Tiran

Urrearen faltan bi zilarrezko eta bi brontzezko domina eskuratu zituzten oriotarrek. Maila guztietan lortu zuten lehen hiru postuetan sailkatzea. Emaitza onak, beraz, Orioko batelentzat.

Trainerillan, bigarren

Zarautzen jokatu zen larunbatean Gipuzkoako Trainerillen 3. jardunaldia. Oriotarrak bigarren postuan sailkatu ziren, Hondarribitik minutu eta 42 segundora. Igandean laugarren jardunaldian jokatu zen eta oriotarrak 3. postuan helmugaratu ziren, bai emakumezkoak bai seniorrak. Emakumezkoen B taldea 5. postuan sailkatu zen.

Emakumezkoak                       Seniorrak
1. Zumaia                                 1. San Juan
2. Hibaika                                 2. San Pedro
3. Orio                                      3. Orio

Parte hartutako estropada guztietan lortu dute oriotarrek lehen hiru postuetan sailkatzea, indartsu dabiltza eta. Gaztetxoen kasuan, batelen ligan argi geratu da urte osoko lanak fruituak ematen dituela. Harrobiarekin egindako lana emaitza onak ematen ari da, Espainiako Txapelketan maila ona eman baitute taldeko gazteenek.
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!