Pala txapelketan izen emateko epea zabalik

Olatz 2014ko api. 25a, 07:56
Kirola egitea eta kirola egiten gozatzea dira txapelketaren helburuak

Duela lau urte hartu zuen Orioko pala txapelketa antolatzeko ardura Orioko Pilota Elkarteak. Palan gustatzen zaion orori, afizionatu, amateur nahiz profesional, dago zuzenduta. Helburua kirola egitea eta kirolaz gozatzea da; lehiakortasuna bigarren maila batean geratzen da, hortaz, edonork hartu dezake parte txapelketan.

Harrera ona du txapelketak. Iaz, esaterako, 13 bikotek hartu zuten parte. Aurten ere kopuru horren bueltan ibili nahiko lukete antolakuntzakoek. Beraz, palan jokatu nahi duen guztiei izen ematea eskatu diete. Epea apirilaren 29a bitarte izango da, egun hau barne.

Bikoteko partaide batek, gutxienez, Orio edo Aiako izan behar du; hau da, Orio edo Aian jaio edo bizi beharra dauka. Bestalde, gutxieneko adina 16 urtekoa da. Partidak ostiral arratsaldetan jokatuko dira, eta finalak, San Pedrotan.

Izena 687079281 telefonora deituta, whatsapp-a idatzita edota SMS bidalita eman dezakezu. Informazio gehiago lortzeko ere kontaktu hori erabili.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!