Etxebarriko plaza bere egin du Iñaki Olidenek

Olatz 2014ko api. 24a, 11:43

Ostiral santuarekin hasi ziren Idi probak Etxebarrin, Bizkaian. Plaza zorrotza da, hezetasun asko baitauka. Segituan bustitzen da eta irristakorra egoten da oso. Beste plazetan 52 inguruan ibiltzen da irabazlea; Etxebarrin, ordea, 45ren bueltan. Iñaki Olidenak 46 plaza lortu zituen, marka polita, eta irabazle izendatu zen.

16 bikote lehiatu ziren eta Olidenen taldeak 22an, asteartean, jokatu zuen. Ordura arteko marka 44 plazetan zegoen, eta azken egunean, 22an, marka hobetu zuen Bakioko Txomin Renteriak, 45 plaza lortuz. Hauen atzetik jokatu zuen Olidenen taldeak, garaipena eskuratuz.

Bikote lehiakorra

Olidenek aurkeztutako bikotea sei alditan aritu da batera eta lau garaipen eskuratu dituzte. Indartsuak dira oso. Beti puntan dagoen bikotea izanik, irabaztea posible zela ikusten zuen Olidenek. Halaber, jokatu arte ez dagoela irabazlerik gaineratu du.

Bizkaitarrak gipuzkoarren aurka

Abadiñoko txapelketak du ospe handien. Bertako Idi proban sailkatutako lehen hiru bizkaitarrak eta hiru gipuzkoarrak lehiatuko dira Leioan, maiatzaren 10etik 12ra. Etxebarrin aurkeztu zuen bikote berdinak hartuko du parte Leioako txapelketan.

Bikote guztien emaitzak gehituko dira, eta horrela, emaitza handiagoa lortzen duenak irabaziko du. Horrez gain, emaitza handiena lortzen duen bikoteak manta eta 600 euro eskuratuko ditu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!