Hasiera gazi-gozoa Txapeldunen Faseko bigarren bueltan

Olatz 2014ko api. 15a, 09:55
Hiru garaipen, bi berdinketa eta galdutako partida bat eskuratu ditu Orioko Futbol Taldeak asteburuan

Era guztietako emaitzak eskuratu ditu Orioko Futbol Taldeak asteburu honetan. Kadeteak, infantilak eta kimuak salbu, zeinak erraztasunez irabazi duten, ez dute garaipen gehiago lortu. Berdinketak bi eta galdutakoak bat. Halaber, emaitzek ez dute beti islatzen emandako maila, eta hori da, besteak beste, jubenil nesken kasua. Mariñok izandako abaguneak aprobetxatu zituen eta bi goleko aldearekin amaitu zuen partida. 1-3 emaitzarekin hasi zuten, hortaz, Txapeldunen Faseko bigarren buelta Orioko neskek.

Irabazten hasi zuten partidua, atzean presionatuz eta irteera azkar baten egiteko helburua zuen sistemarekin jokatu baitzuten, eta fruitua eman baitzioten. 5. minuturako 1-0 aurreratu ziren eta erdialdean oreka aurkitze aldera sistema aldatu zuten. Atsedenaldira emaitza aldeko emaitzarekin joan ziren oriotarrak. Areaz kanpoko tiro bikain bati esker etorri zen Mariñoren lehen gora, eta ondorioz, berdinketa. Mariana Sayalerok geldiketa bikaina egin arren, aldaratzean bizkor ibili ziren Mariñokoak. 15 minuturen faltan etorri zen 1 eta 2koa eta partidua amaitzear zegoela 1 eta 3koa. Joko aldetik txukun aritu ziren arren, emaitzak ez zien lagundu oriotarren eta zapore gazi-gozoarekin etxeratu ziren. Kontrako emaitzarekin ere ohorezko jubenilak.

Pozarren, ordea, kadeteak. Etxean jokatu zuten, Zestoaren aurka, eta erraztasunez gailendu ziren. Aldeko gol berberak, 7, sartu zituzten kimuek. Gol askoko partidak izan ziren biak; batean, 7 gol ikusi ahal izan zituzten bertaratutakoek, eta bestean, 9. Infantilek ere maila ona eman zuten eta bi golen aldeko tartearekin amaitu ahali izan zuten partida, 1-3. Berdinketa lortu zuten erregional preferenteko taldeak eta infantil neskek.

Erregional preferente: Ikasberri 0-0 Orio´ko
Ohorezko Jubenila :
Orio´ko 0-2 Beti Gazte
1ª Kadeteak:
Orio´ko 7-0 Zestoa
1ª Infantila:
Urnieta 1-3 Orio´ko
Kimuak :
Orio´ko 7-2 Martutene
Jubenil Neskak:
Orio´ko 1-3 Mariño
Infantila Neskak:
Zarautz 2-2 Orio´ko

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!