6.200 metro zituzten aurretik irteera puntuan zeudela. Binaka egin beharreko sei kilometro. Leku guztietatik inguratu ziren, herenegun, Donostiara euskararen binakako lasterketan parte hartzera. Hiru kategoriatan lehiatu ziren bikoteak, eta emakumezkoetan, bi oriotar izan ziren irabazleak: Nerea Arriaga eta Sonia Alonso, 25 minutu eta 24 segundoko denborarekin.
II. Euskararen Donostia lasterketak otsailaren amaieran behar zuen izan, baina eguraldi txarra medio, apirilaren erdialdera aldatu zuten. Igandean jokatu zen hortaz, goizeko 13tan. Giro aparte sortu zen lasterketa guztian zehar, batez ere helmugan, Bulebarrean.