Mikel Iruretagoiena aiarra laugarren Pasaiako Mendi Lasterketan

Olatz 2014ko api. 14a, 14:41
55 minutu eta 17 segunduko denborarekin laugarren postuan helmugaratu zen

13,50 kilometro ordu beteren azpitik egin zuten lehen zazpi korrikalariek, tartean, Mikel Iruretagoiena aiarrak. Laugarren sailkatu zen korrikalaria 55.47 minutuko denborarekin, irabazlearegandik bi minutura. Irabazlea Imanol Gonzalez donostiarra izan zen. Ozta-ozta lortu zuen garaipena, lehia bizia izan baitzuen amaieraraino Asier Martinezekin. Segundu bateko aldearekin izendatu zen garaile.

Lasterketaren %85 mendian zehar zen; gainontzekoa, ordea, errepidean. Itsasoaren mailatik atera ziren lasterkariak, arratsaldeko 17:00etan, eta 190 metroko altuerara iritsi ziren. Helmuga, irteeraren berbera izan zen, Pasaiko frontoia. 

Sailkapena

1. Imanol Gonzalez –Donostia 53.40
2. Asier Martinez Alvarez –Urnieta 53.41  
3. Ruben Gonzalez –Donostia 55.27
4. Mikel Iruretagoiena –Aia 55.47

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!