Kalakan taldeak Orioko Kanpinean joko du apirilaren 26an

Miriam 2014ko api. 14a, 13:16
Bungalow berrien inaugurazioaren harira antolatu du kontzertua Udalak, eta ate irekiak egongo dira egunean bertan

Apirilaren 26an, larunbatean, Kalakan Taldeak kontzertua eskainiko du Orioko kanpinean 22:00etatik aurrera. Orioko Udalak antolatu du kantaldi hau, kanpineko bungalow berrien inaugurazioaren baitan.

Perkusioa eta ahotsa dira Iparraldeko talde honen baliabide nagusiak musika egiterakoan, euskal kantu tradizionalari bira bat emanez. Euskal Herrian ez ezik, munduan zehar ere zabaltzen ari dira beren musika, batez ere Maddonaren munduko biran parte hartu zutenetik.

Kontzerturako sarrerak kanpinean bertan edo turismo bulegoan eros daitezke aldez aurretik, 5 eurotan. Eguraldi txarra egiten badu egun horretan, kantaldia kiroldegian izango da.

Bungalowen inaugurazioa eta ate irekiak

Apirilaren 25ean, ostiralean, inauguratuko dira Udal Kanpinean eraiki dituzten bungalow berriak, ekitaldi ofizial batekin. Horrez gain, hurrengo egunean, ate irekien eguna izango da kanpinean. Herritarrek eta gerturatu nahi duen orok kanpineko instalazioak bisitatu eta bungalowak ezagutzeko aukera izango dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!