Emaitza paregabeak lortu dituzte Orio AEko arraunlariek asteburuan

Olatz 2014ko api. 14a, 10:27
Lehen lau postuetan ibili dira Euskadiko Batel Txapelketan, Gipuzkoako Tainerilla Ligan eta Paolo D'Alojaren oroimenezko estropadatan parte hartu duten ontzi gehienak

Orioko Arraun Elkarteak ez du atsedenik hartu asteburuan. Larunbatean hasi, eta estropadaz estropada ibili dira, emaitza paregabeak eskuratuz. Euskadiko Batel Txapelketa, Trainerillen Ligako lehen jardunaldia eta Paolo D'Alojaren memoriala, hau da, estropada internazionala.

Bi bandera Euskadiko Batel Txapelketan

Larunbateko sailkapen estropadetan bost ontzi aurkeztu zituen Orioko taldeak eta guztiak sailkatu ziren igandeko finalerako. Igandean 3 sari lortu zituen, horietako bi banderak izanik.

Etorkizuneko Emakumeak: Txapeldunak
Naroa Eizagirre, Raiane Lopes, Ane Mujika, Inge Lertxundi eta Ane Karrera patroia.

Gizonezko Gazteak: Txapeldunak
Julen San Sebastian, Aritz Hernandez, Mikel Arregi, Martxel Aldai eta Jon Arriola patroi lanetan.

Gizonezko Infantilak: zilarra

Jon Olaizola, Aitor Azurmendi, Jokin Azkonobieta, Oihan Gozategi eta Ibai Tamayo patroia.

Emakumezko Jubenilak: 4. postua
Mireia Uranga, Eider Zubeltzu, Itsaso Azkonobieta, Leire Begiristain eta Ane Karrera patroia.

Gizonezko Seniorrak: 4. postua
Mikel Azkarate, Miguel Angel Millares, Andoni Peña, Endika Alberdi eta Zuriñe Alberdi patroia.

Gipuzkoako Trainerilla Liga

2014 urteko denboraldiari Orion eman zaio hasiera. Larunbatean izan zen lehen jardunaldia, 15:00etan eta Oriok lau trainerilla atera zituen.

Gipuzkoako Liga
Emakumezko Absolutuak: 2. postua
Gizonezko Seniorrak: 3. postua

Federazio Kopa
Gizonezko Seniorrak B: irabazleak
Gizonezko Seniorrak C: 6. postua

Igandean bigarren jardunaldia jokatu zen. Bigarren hau San Juanen izan zen, goizeko 10:30etan. Estropada honetan ere lau trainerilla aurkeztu zituen Oriok eta gizonezko seniorrek garaipena eskuratu zuten.
 
Gipuzkoako Liga
Emakumezko Absolutuak: 2. postua
Gizonezko Seniorrak: irabazleak

Federazio Kopa
Gizonezko Seniorrak B: 2. postua
Gizonezko Seniorrak C: 6. postua

Paolo d'Alojaren oroimenezko XXVIII. estropada

Italiako Piediluco lakuan jokatu zen estropada, eta Orio AEko hiru arraunlari izan ziren bertan Espainiako Arraun Federazioko selekzioarekin: Jon Carazo lemazain gabeko laukoan eta zortziko ontzian, eta Ander Zabala eta Imanol Garmendia lemazain gabeko laukoan, pisu arineko kategorian. Hiru zilarrezko domina, bi brontzezko eta laugarren postu bat lortu zituen taldeak.

Apirilaren 12a, larunbata
Lemazain gabeko laukoa: 2. postua, zilarra.
Zortzikoa: 2. postua, zilarra.
Lemazain gabeko laukoa, pisu arinak: 4. postua.

Apirilaren 13a, igandea
Lemazain gabeko laukoa: 3. postua, brontzea.
Zortzikoa: 2. postua, zilarra.
Lemazain gabeko laukoa, pisu arinak: 3. postua, brontzea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!