Garaipen bat eta porrot bat OBB taldearentzat Valentziako lurretan

Olatz 2014ko api. 1a, 08:11
Orioko OBB taldeak Valentziako Antorcharen aurka jokatu du igande honetan, eta Liga Nazionaleko Sofboleko Ohorezko Mailako 3.jardunaldiari amaiera eman dio

Lehenengo partiduan OBB markagailuan aurretik jarri da 2. entradan 4 karrera eginez. Emaitza hau bere horretan 6. entradara arte mantendu du, Valentziakoeko beraien karrera bakarra egin duten bitartean. Partidua ondo amaitzeko oriotarrek beste bi karrera egin dituzte, partidua 1-6 emaitzarekin itxiz. Aipagarriak Idoia Benito eta Sara Etxeberriaren lanak defensan, baita Ane Barandiaranen lana zirkuluan zehar ere.

Bigarren partidua, aldiz, defentsa apal batekin hasi du Orioko taldeak, valentziarrei markagailuan aurretik jartzeko aukera emanez. Partiduan zehar OBBk markagailuari buelta emateko egin dituen ahaleginak ez dira nahikoak izan eta partidua 7-0eko emaitzarekin bukatu da. Valentziako taldeak irabazi du, hortaz. Emaitza ona izan ez arren, taldekideen lana oana izan da. Azpimarratzekoa Igone Etxeberriarena, esaterako, oso lan ona egin baitu jaurtitzailearen postutik.

Bi partidu hauekin OBB talde oriotarra B taldeko 2.postuan mantentzen da bi garaipen, bi porrot eta oraindik jolasteko daukan jardunaldi batekin. Izan ere, bigarren jardunaldia denboraleagatik bertan behera geratu zen. Hurrengo igandean oriotarrek etxean jolastuko dute hamaiketatik aurrera Viladecans katalanen aurka.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!