4 garaipen Orioko Futbol Taldearentzat

Olatz 2014ko mar. 31a, 09:37
Txapeldunen Fasean dauden neskek garaipena lortu zuten Zestoaren aurka

Txapeldunen Faseko hirugarren jardunaldia jokatu dute Orioko neskek Zestoan. Hiru punturekin etxeratu dira, lehen hirurak, gol bateko aldearekin irabazi baitzuten neurketa. 0-1 emaitzarekin, hortaz, Orioko neskak gailendu ziren Iraeta futbol zelaian.

Partidu polita jokatu genuen. Gogorra izan zen baina ondo landu genuen, aitortzen du Manterola entrenatzaileak eta gaineratzen du: 10. minutuan, kontra batean, baloia Janire Perez zegoen bandara gurutzatu genuen eta berak, nola ez, ondo amaitu zuen jokaldia. Gol ederra sartu zuen.

Igande honetan berriz ere 3 puntuen bila joango dira Orioko neskak. Arratsaldeko 19:00etan jasoko dute Urnietako taldea.

Asteburuko emaitza guztiak

Erregional Preferente: Mondragon 0-0 Orioko
Ohorezko Jubenila:  Orioko 1-0 Vasconia
1ª Kadete: Orio´ko 2-0 Zumaiako
1ª Infantila: Usurbil 1-2 Orioko
Kimuak: Trintxerpe 2-4 Orioko
Jubenil Neskak: Zestoa 0-1 Orioko
Infantila F8 Neskak: Intxaurdi 3-0 Orioko

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!