Udal brigadarako lanpostu bat Aian

Karkara 2014ko eka. 5a, 09:30
Hiru hilabeterako lanaldia eskaintzen du Aiako Udalak peoi posturako

Udaran herri zaintzen eta herrian lanean geratu nahi duenak badu aukera. Aiako Udalak lanpostu bat atera baitu, peoiarena, udako lanei aurre egin ahal izateko. Ekainaren 19an hasi eta irailaren 19an amaituko litzake lanaldia; hiru hilabeteko iraupena izango luke, hortaz.

Ondorengo baldintzak bete behar dira lanpostua lortu ahal izateko:

  • 18 urte edo gehiago izatea
  • B1 mailako gida baimena edukitzea
  • Aian erroldatuta egotea 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen
  • Langabezian egotea 2014ko maiatzaren 30ean

Sei egun geratzen dira eskaintzan izena eman ahal izateko, izan ere, ekainaren 11an amaitzen da izen-emate da epea. Udal bulegora eman behar da izena, eta hautaketaren berri ekainaren 16an emango dute. Zozketa bidez izango da, eta zozketa publikoa izango da, 12:00etan Batzar aretoan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!