Egitarau zabala Andatza auzoko San Pedro jaietan

Karkara 2014ko eka. 10a, 11:47
Bi asteburu hartuko dituzte aurten jaiek, eta hirugarreneraino luzatuko dira Oilasko-biltzaileen afariarekin

Urtero bezala, udarekin batera badatoz herri eta auzoetako jaiak. Aiako Andatza auzoan sanpedroak ospatzen dituzte, eta aurtengoak programazio zabalarekin datoz. Ekainaren 28an emango zaie hasiera festei, goizean goiz, suziriekin, eta uztailaren 6an amaituko dira, goizeko ordu txikitan, erromeriaren ondorengo trakarekin. Hau da egitarau guztia:

Ekainak 8, larunbata: Umeen eguna

Goizean

  • 8:00 Suziriak jaiei hasiera emateko
  • 11:00 Haur-jolas herrikoiak
  • Ondoren: Kalejira buruhaundi eta erraldoiekin

Arratsaldean

  • 16:00–20:00 Puzgailuak eta Jolasak –tartean merienda–
  • 17:00 Molto moto karrera
  • 18:00 Bizikleta lasterketa –azkena zein iritsi–
  • 20:00 Buruhandi eta erraldoiak

Iluntzean

  • 21:00 Uhartemuño Elkartean, lehen Mutil-ardoko sozio eta kooperante izandakoen afaria
  • 22:30 Erromeria Izer eta Astiazaranen eskutik
  • Ondoren: Festa gau guztian

Ekainak 29, igandea: San Pedro eguna

Goizean

  • 10:30 Meza Nagusia
  • Ondoren: Hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat
  • 12:00 Auzokoen arteko herri kirolak
  • 14:00 Jubilatuen Bazkaria Aristerrazu jatetxean

Arratsaldean

  • 16:00 Oilasko biltzea –14 urtetik gorakoentzat–
  • 17:00 Aia herriko pilota txapelketa

Gauean

  • 22:00 Erromeria Laja eta Alabierren eskutik

Uztailak 4, ostirala

  • 21:30 Museko izen ematea
  • 22:00 Mus txapelketa

Uztailak 5, larunbata

Eguerdian

  • 13:00 Poteoa
  • 14:00 Auzo Bazkaria Uhartemuño elkartean Trikitixaz girotua –Txartelak salgai Aristerrazu jatetxean, Uhartemuño elkartean edo zenbaki honetan: 686 824 304 Iñigo–

Arratsaldean

  • 18:30 Toka txapelketa

Gauean

  • 22:00 Bertso dema: Orio –I. Gurrutxaga–, Zarautz –Mantxi–, Asteazu –Haritz Mujika–, Aia –Olaso–
  • 24:00 DJ Makala Goizalderarte
  • 5:00 Txokolate beroa

Uztailak 6, igandea: Gaupasa eguna

Goizean

  • 12:00 Halterofilia erakustaldia trikitixaz girotua

Arratsaldean

  • 17:00 Andatzako I. Zaldi Lasterketa
  • Ondoren: Sagardo dastaketa
  • 19:00 Erromeria Jon Ostolaza eta Unai Andonegiren eskutik

Gauean

  • 24:00 Erromeria Jon Ostolaza eta Unai Andonegiren eskutik
  • Ondoren: Jaiei amaieara emateko traka zaratatsua

Uztailak 12, Larunbata

  • 21:30 Oilasko-biltzeko afaria Uhartemuño Elkartean

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!