Erromeria nagusi Elkano auzoko jaietan

Karkara 2014ko eka. 11a, 17:22
Ekainaren 28tik uztailaren 6ra bitartean ospatuko dira Elkanoko sanpedroak


Indartsu datoz Aiako auzoetako jaiak. Elkanon ere sanpedroak ospatzen dira, eta egitarau zabalarekin datoz aurten. Ekainaren 28an, larunbatean emango zaie hasiera jaiei, txupinazoan, suziri eta kanpaiekin, eta ekainaren 6ra arte luzatuko dira.

Ekainak 28, Larunbata

Arratsaldean

  • 20:00 Festei hasiera emateko txupinazoa suziri eta kanpaiekin.

Ekainak 29, Igandea: San Pedro eguna

Goizean

  • 8:00 Txupinazoa suziri eta kanpaiekin.
  • 11:30 Meza nagusia.
  • Ondoren: Auzokoen arteko “Tortila patata” lehiaketa. Auzoko etxe bakoitzak tortila bat eraman beharko du eta meza aurretik antolatzaileei aurkeztu. Epai mahaiak erabakia hartu ondoren, bertaratzen diren guztien artean banatuko dira tortila pintxoak.
  • Hau guztia Izer eta Narbaiza trikitilariek alaituko dute.

Arratsaldean

  • 18:00 Asto probak. Etxabe, Pello eta Gijarroren astoak lehian, 20 minutuko dematan.

Gauean

  • Afaldu ondoren: Izer eta Narbaiza trikitilariekin erromeria.

Uztailak 5, Larunbata

Gauean

  • 21:30 Auzo afaria Gazteategi Jatetxean. Izena emateko Gazteategi Jatetxera deitu behar da ekainaren 30a baino lehen. Telefonoa: 943 13 16 06.
  • Ondoren: Laja, Narbaiza eta Lutxurdio  trikitilariekin goizalderarte erromeria.

Uztailak 6, Igandea

Goizean

  • 11:30 Meza nagusia.
  • Ondoren: Herri Kirolak. Auzoko gazteen arteko lehia trontzan, txinga eramaten, lokotx biltzen…
  • Hau guztia Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek alaituko dute.

Arratsaldean

  • 18:00 Idi probak. Izetako, Arroako Etxetxoko eta Aizarnazabalgo Altunako idi pareak lehian, 20 minutuko dematan.

Gauean

  • Afaldu ondoren: erromeria Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!