Mikel Markezek hasiera eman die Ahoa Bete Hots jardunaldiei

Karkara 2014ko uzt. 2a, 18:00

Euskal kantagintzaren historiaren errepasoa egin du eta jardunaldia borobiltzeko mugarri izan diren abestiak kantatu ditu

Esan berriz esan lelopean Ahoa Bete Hotsen edizio berria jarriko da martxan Villabonan. Mintzolak antolatuta, antzerki, bertsolaritza, kantagintza eta ipuingintzaren transmisioa izango dute hizpide hiru egunez eta kantagintza izan da lehen eguneko ardatza.

Alor diferentetatik landu dute gaia Mikel Markezek, Amaia Zubiriak eta Maika Etxekoparek. Mikel Markezek euskal kantagintzaren transmisioa izan du hizpide, eta 60ko hamarkadatik hona euskal kantagintzaren ibilbidearen errepasoa egin du. Horren ondoren Amaia Zubiriak Kantua entzun, entzuna kantua izeneko saioa eskaini du. Jarraian, Maika Etxekoparen txanda izan da, Zuberoako kantu transmisioaz aritu da. Egunari amaiera emateko, euskal kantagintzan mugarri izan diren abestiekin kantaldia eskaini du Mikel Markezek.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!