Santio jaiak ate joka

Karkara 2014ko uzt. 23a, 10:05

Bihar hasiko dira Aiako Santio Erreka auzoko jaiak eta asteazkenean, uztailaren 30ean, amaituko dira

Hasi da atzerako kontaketa udako jaiei dagokionean. Uztailaren bukaeran eta abuztuaren hasieran herri askotako festak dira, baita Aiakoak ere. Uztailaren amaieran, 24an, Santio Festak hasiko dira. Hauek bukatu eta berehala, Aiako herriko festak hasiko dira; bat amaitu eta bestea hasi.

Dena den, oraindik Santioak hasteko daude. Trikitixa eta pandero hotsekin, Ai Ene! Erromeri taldearekin doinu artean emango zaio hasiera jaiari, bihar bertan. Lau egunetan ospatuko dituzte Santioak; uztailaren 24ean, 25ean, 26ean eta 30ean. Erromeria, herri kirolak, jolasak, bertsoak... denetik izango da Santio Festetan; denetik eta denentzat. Haur eta gustu guztientzako egitaraua osatu baitute.

Uztailak 24

  •     11:00 Ai Ene! Erromeri taldea
  • Jarraian Oilasko bilketa

Uztailak 25

  •      10:30 Meza
  •  Jarraian Zaharren hamaiketakoa
  • Ondoren Herri kirolak
  •      22:30 Bertsolariak
  •    Jarraian Kupela erromeri taldea

Uztailak 26

  •      10:30 Meza
  •  Jarraian Ume jolasak
  •      16:00 Mus Txapelketa
  •      00:00 DJ Abiba diskofesta

Uztailak 30

  •      21:00 Oilasko biltzeko afaria Portu Erretegian
  •  Jarraian DJ Ibon

Herri kiroletan harri jasotzaileak eta aizkolariak egongo dira. Enborrak mozten Ernesto Ezpeleta Bihurri eta Hodei Ezpeleta aita semeak arituko dira. Harria jasotzen Joseba Ostolaza eta Udane Ostolaza aita alabak, Aimar Galarraga eta Jokin Eizmendi ibiliko dira.

Bertsolariei gaia jartzen Andoni Egaña egongo da. Bere esanak betetzen Anjel Mari Peñagarikano, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus izango dira. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!