Hasi da herriko jaien atzerako kontaketa

Karkara 2014ko uzt. 31a, 08:23

San Lorentzo eta San Donatoak ospatuko dituzte abuztuaren lehen astean Aian. Abuztuaren 2tik aurrera ekintzez josiko da herria abuztuaren 10a bitarte

Elkarlanean antolatzen dira Aiako herriko festak, talde-lanean osatzen da egitaraua eta batasunean erabakitzen dira ekintzak. Adin guztiei egiten die keinua, baita gustu guztiei ere. Herritar guztien parte hartzea sustatu dute osatu duten egitarau oparoarekin. Haur, gazte eta helduek; guztiek dute ondo pasatzeko aukera San Donato eta San Lorentzoetan.

Abuztuak 2 - Larunbata

16:30 XXIII. Pala Txapelketako finalak

Abuztuak 3 - Igandeak

9:30 Aiako Bolo txapelketa
10:00 Usokume tiraketa12:00 Eskulanen erakusketa Goiz-Argin
16:00 Usokume tiraketa
16:30 Eskulanen erakusketa Goiz-Argin
18:00 Herri kirolak, Euskadiko Gizon Proben finala

Abuztuak 6 - Asteazkena

16:00 Jokoak
17:00 Buruhandien arropa berrien aurkezpena
          Txupinazoa
Ondoren Kalejira
21:30 Herri afaria
Jarraian Izer, Alabier eta Lutxurdio

Abuztuak 7 - Osteguna

Goizean Kalejira
10:30 Meza nagusia
Ondoren XXXVI. Pilota txapelketaren finalak
16:00 Mus txapelketa
16:30 Puzgarriak
19:30 Kalejira
20:00 Garagardo dastaketa
22:00 Bertso afaria
24:00 Unsain Anaiak

Bertsolariei gaia jartzen Amaia Agirre izango da. Bertsotan Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Iker Zubeldia, Sebastian Lizaso eta Beñat Gaztelumendi.

Abuztuak 8 - Ostirala

Goizean Zeoze izangoa
11:00 Txirrindulari lasterketa txikientzat eta haur jolasak
17:00 Poxpolo eta konpainia
Ondoren Gorriti bere animaliekin
Jarraian Kalejira
20:30 Egan
22:30 Kantaldia Eñaut Elorrieta, Erramun Martikorena eta Mikel Markez
Segidan Egan

Abuztuak 9 - Larunbata

Goizean Gaur baote?
11:30 Toka txapelketa irekia eta sardin jana17:00 Falcons de Villafranca
Ondoren Kalejira
00:00 Karroza
Ondoren Abiba DJ

Abuztuak 10 - Igandea

10:30 Meza nagusia
12:00 Pilota partidak
Ondoren Edadetuen bazkaria
17:30 Herri kirolak
Ondoren Kalejira
23:00 Su-ziriak
Jarraian: Bide batez
01:00 Traka zaratatsua
Ondoren Bide batez

Pilota partidak 4 1/2an Urbieta eta Sancho; eta binaka, Olaizola I eta Gorrotxategi Olazabal eta Altunaren aurka. Herri kiroletan Euskadiko emakumeen harrijasotze lehiaketa eta Gipuzkoako lasto jaurtiketa txapelketa izango dira.

Festei twitter bidez ere egingo diegu jarraipena #SandonatoSanlorentzo traola erabilita. Hortaz, txiokatu hashtag hori erabilita eta kontatu zelan bizi dituzun Aiako Herriko festak. Bidali txioak, argazkiak, bideoak... eta bildu ditzagun guztiak #SandonatoSanlorentzo traola pean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!