San Donatoak eta San Lorentzoak 2014

Hasi dira sandonatoak eta sanlorentzoak

Atzo, abuztuaren 6an, eman zioten hasiera herritarrek Aiako jaiei, txupinazo eta kalejirarekin

Pasa den asteburuan motorrak berotu eta gero, atzo, abuztuaren 6an, Aiako San Donato eta San Lorentzo jaiak hasi ziren. Arratsaldean, gaztelekukoek antolatuta, jokoak egin zituzten eskola ondoko parkean.

Zazpietan hasi zen festa, buruhandiek jantzi berriak erakutsi zizkieten herritarrei. Modeloen erakustaldiaren ondoren, txupinazoa eta kalejira jendetsua izan ziren herrian zehar.

Frontoian ere ez zen giro izan herri afariarekin. Jende mordoa bildu zen bertan, eta baita, gauean, erromerian ere. Izer, Alabier eta Lutxuridiok Aiako plaza girotu eta bertaratutakoak dantzan jarri zituzten.

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!