Parrokiak hitzarmena sinatuko du Udalarekin

Karkara 2014ko abe. 22a, 15:35

Udalak 25.000 euroko diru laguntza emango dio Aiako elizari obraren zati bat ordaintzeko. Gainera, obrak amaitutakoan, eliza bisitarientzat irekiko da.

Iazko neguan, Aiako elizaren habe nagusietako bat puskatu zen. Haustura hori konpondu beharra zegoen. Proiektua sakon aztertzeko beharra ikusi zuten, elizaren beharrak zein ziren jakiteko. Behin ikerketa lana eginda, irailaren 1ean hasi zituzten obrak.

Zimitorioa berritzen hasi zituzten obrak, eta lehen fase hori jada amaituta dago. Bigarren fasean daude orain, dorreko eskailerak berritzen. Horrez gain, dorre azpiko ate nagusiak zuen eskaileraren ordez aldapa egingo da, adinekoek –bereziki gurpildun aulkian ibiltzen direnek– oztoporik izan ez dezaten elizara joateko. Irisgarria egin nahi dute, hortaz, Aiako eliza.

Hitzarmena sinatu du parrokiak Udalarekin

Hitzarmenak dio Udalak 25.000 euroko diru laguntza emango diola Aiako parrokiari. Diru horrekin zimitorioaren eta dorrearen obraren zati bat ordaindu ahal izango dute. Gainontzekoa elizak ordainduko du. Zimitoriak duen erabilera publikoa aitortu du Udalak eta dorreko eskailerak egoera onean egotea ezinbestekoa ikusten dute langileek ordulariaren mantenua egin behar baitute.

Horrez gain, eliza bisitarientzat zabalduko dute 2015 urtetik aurrera.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!