Nesketan eta mutiletan, Ibarra irabazle

Karkara 2015ko ots. 9a, 08:07

Zailtasun handirik gabe nagusitu ziren ibartarrak larunbatean jokatu zen Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketan

Hotza, 2 gradu Aian. Frontoian, ordea, giroa bero. Lehia bizia bezain sanoa sokatira taldeen artekoa. Errespetuzkoa. Arratsaldeko 17:00etan hasi da Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketa. Sokaren alde banatan talde bat. Soka heldu, eta epaileak hasiera agindu orduko tiraka hasi dira. Gizonezkoen sei talde eta emakumezkoen hiru. Tiraka hobeto aritu direnak ibartarrak, bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan.

640 kilotan lehiatu dira mutilak; 405ean, neskak. Euskal Herriko txoko guztietatik heldu dira, horren isla harmailetako euskalki festa. Eta Ibarratik etorritako taldeek eman zuten Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketako txapela. 

640 kg. Gizonezkoak

1.- Ibarra
2.- Ñapurrak
3.- Abadiño
4.- Murueta
5.- Sokarrola
6.- Zuraide
 
405 kg. Emakumezkoak
1.- Ibarra
2.- Gaztedi
3.- Badaiotz

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!