Euskal Herriko Itzulia

Zirkulazioan aldaketak Itzuliaren harira

Karkara 2015ko api. 7a, 12:30

Euskal Herriko Itzuliak eraginak izango ditu Aiako errepideetan; horiei buruzko informazioa emateko eta herritarren dudak argitzeko informazio bilera egingo dute gaur, apirilaren 7an.

Aia herriko eta inguruko errepideetan aldaketak eragingo ditu Euskal Herriko Itzuliak apirilaren 10ean eta 11n. Txirrindulariak errepidean diren momentuan, hainbat errepide itxiko dira.

Apirilaren 10ean, ostiralean, 15:00etatik 18:00etara herrigunea, Andatzatik Aiarako errepidea, Ubegun-Lokate eta Ubegun-Errota-Aia errepideak autoentzat itxita egongo dira.

Gehiago iraungo du errepide mozketan apirilaren 11n, Aian hasi eta bertan amaitzen baita etapa. Mozketa orokorra egongo da 13:00etatik 18:00etara Aia-Zarautz, Aia-Andatza eta Ubegun-Errota-Aia errepideetan. Horrez gain Andatza-Aia errepidea –Ilarramendin– itxita egongo da 11:00etatik 18:00etara.

Armendigain kalea eta aparkalekuak

Armendigain kalean ere eraginak izango ditu itzuliak, taldeentzako egokituko baita gune hori. Beraz, autoentzat itxita egongo da 14:00etatik 18:00etara apirilaren 10ean eta 9:00etatik 18:00etara 11n.

Herriko aparkaleku nagusiak bere beharretarako erabiliko ditu antolakuntzak –irudian gorriz ikusten direnak–. Hori dela eta, herritarrek bere autoak utz ditzaten bi gune prestatuko dituzte –urdinez–.

Bilera informatiboa

Informazio guztia osatzeko eta herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitzeko, informazio bilera bat egingo du Udalak. Bilera gaur, apirilaren 7an izango da, 19:30ean, Kultur Etxean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!