Euskal Herriko Itzulia

Autobusa Andatzatik Aiara itzuliaren egunetan

Karkara 2015ko api. 9a, 13:28

Herrigunea itxita egongo denez, autoak Andatza auzoan utzi eta Aiara autobusez joateko eskaria egiten du Udalak

Euskal Herriko Itzulia dela eta, Aiako errepideetan hainbat aldaketa emango dira. Herrigunea itxita egongo da 14:00etatik aurrera ostiralean eta 13:00etatik larunbatean.

Itzulia ikustera Aiara igo nahi dutenentzat aparkalekua jarriko dute Andatza auzoan. Handik, 10 minuturo autobus bat irtengo da herrigunera. Hortaz, Aiako udalak Andatzara N-634 errepidetik joateko eta Gi-3710 eta GI-2631 errepideak ez erabiltzeko eskatzen du.

Bestalde, apirilaren 11n, larunbatean, Asteasutik Aiarako sarrera itxita egongo da 10:00etatik aurrera. Horregatik, Andatzako aparkalekua eta autobusak erabiltzearen garrantzia azpimarratzen du Udalak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!