Zingirakoak Hezkuntza Astintzen jardunaldian izango dira

Karkara 2015ko mai. 6a, 08:49

Etzi, maiatzaren 8an, arratsaldeko 17:30ean, hiru hezkuntza proiekturen berri emango da Donostiako Egia kultur etxean; tartean, Zingirakoen proiektua azalduko dute.

Hegoak Astintzen taldeak hezkuntza astindu nahi izan du oraingoan, eta, horretarako, Hezkuntza Astintzen jardunaldia antolatu dute. Bertan hiru hezkuntza proiektu azalduko dira: Zapaburu, Goiztiri eta Zingira. Eskola tradizionaletik kanpo dauden hiru proiektu horiek ezagutzeko aukera izango da.

Arratsaldeko 17:30ean hasiko da, proiektu bakoitzeko kideen solasaldiarekin. Hizketaldiaren ondoren zalantzak partekatzeko txanda etorriko da. Eta, amaitzeko, proiektu berriak sortzeko indarraren inguruan jardungo dira. Helduak ez ezik, umeak ere ongi etorriak izango dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!