Elkarlana

Ion Lertxundi 2015ko uzt. 1a, 15:39

Noiz hasi behar dira alderdiak beren artean egiazko elkarlana egiten, beti elkarri mokoka ibili beharrean?

Beste izenburu bat jartzeko idea nuen, auzolana edo herrilana, baina azken aldian ikusita horien erabilerak eta ez eginak, iruditzen zait ez ote diren gastatu edo gutxietsi. Niri, egia esan, oso ondo iruditzen zait elkarlanean ekitaldiak antolatu eta egitea, partaidetasuna, besteekiko ardura, eta beste hainbat balore jorratzen direlako. Berekoikeria hutsez begiratuta ere, nire ustez onurak dakartzala pentsatzen dut.

Hala ere, bi alderdi nabarmendu nahi ditut.

Alde batetik, gure politikoek azken aldian beren kudeaketan auzolana asko nabarmentzen dute, horrekin parte hartzea bultzatzeko asmoz edo. Ondo iruditzen zait hori bultzatzea, kudeaketan partehartzeko aukera  ematen zaiolako herriari. Baino, kudeaketarako aukera eman zaienez eta horretarako bozkatuak izan direnez, ez al dute berak ardura gehiena ekintzak antolatzeko? Jende xehea auzolanean lana eginez, ez al dute jende hori lan-esku merkea bezela erabiltzen? Edozein lanerako edonor izan behar al da lana egingo duena? Badakit oso marra estua dela batetik bestera erabakitzen duena, baino kontutan hartu beharrekoa dela usten dut. Eta, gainera, oso ondo dago politikoek jendeari auzolanerako gonbita egitea; baina, noiz hasi behar dira beren artean  egiazko elkarlana egiten, beti elkarri mokoka ibili beharrean?

Beste aldetik berriz, herritarrok gaude. Bai ondo dago gure administrazioen kudeatzaileei ardurak eskatzea. Baino non dago gure herriarekiko ardura? Beren eskuetan bakarrik uzten dugu eta gero kexatu? Eta non gaude gu ekitaldietan? Begira, ikusle hutsak moduan, telebista ikusten ari garen bezala? Ai ze ondo egiten duen dantzan... Begira, ze ondo antolatu duten arraun estropada... Bua, hau festa txarrak, kontzertu txarrak, ez dago ezer... Ze mierda dagoen ez? Plaza eta zelaiak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!