Ingude altxatzearen, txingen, lasto altxatzearen eta zaku eramatearen Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da astelehenean, abuztuaren 10ean, Aian.

Ingude altxatzea, txinga eroatea, lasto altxatzea eta zaku eramatea. Lau herri kirol diziplina horietako Gipuzkoako onenen bilgunea izango da Aian astelehenean. Festetan murgilduta, ez da astelehenik izango Aian, herri kirolen festak hartuko baitu herria. 18:00etan hasita Gipuzkoako Txapelketak jokatuko dira eta hor erabakiko da nork ordezkatuko duen Gipuzkoa irailaren 19an Elizondon egingo den Zazpi Herrialdeetako Txapelketan.

Hauek dira proba bakoitzean parte hartuko duten kirolariak:

Ingude altxatzea
Oskar Aranbarri
Iker Goikoetxea
Patxi Ituarte
Mikel Agirre

18 kiloko ingudearekin ariko dira lanean minutu eta erdiko saioan.

Zaku eramatea
Oskar Aranbarri
Iker Goikoetxea
Patxi Ituarte

Ingude altxatzean arituko direnek errepikatuko dute proba honetan, Mikel Agirrek salbu. 80 kiloko zakuarekin arituko dira eta 120 metroko ibilbidea egin beharko dute.

Lasto altxatzea
Peio Argaia
Mattin de la Sotilla
Lander Otermin
Patxi Ituarte
Jose Martin Bustinza

Lurretik poleara arte 7,5 metroko distantzia dago. 45 kilo pisatzen dituen lasto fardoa altxa beharko dute bi minutuko saioan. Metro gehien egiten dituena izango da irabazlea.

Txinga eroatea
Igor Landa
Lander Otermin
Oskar Aranbarri
Iker Goikoetxea
Patxi Itruarte
Mikel Agirre
Aitor Alkain

Parte hartzaile gehien dituen proba da hori. 50 kiloko txinga bana izango dute, bakoitza esku batean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!