1975ean jaiotakoen kinto afaria

Aiako 1975 kinta 2015ko urr. 1a, 07:05

75ean jaiotako aiarrek afaria egin zuten Zarautzen.

Joan den larunbatean, irailaren 26an, 1975ean jaiotako aiarrek kintoko afaria izan zuten Zarauzko Lagunak jatetxean. Arratsaldeko 19:00etan egin zuten hitzordua, Pilar plazako Naparrak tabernan. Guztiak elkartzean poteatu egin zuten, eta gero, 21:15ak aldera, Lagunak jatetxeak bildu ziren afaltzeko.

Gustura afaldu zuten, giro onean aritu ziren. Afalostean, argazkia atera zuten bildutako guztiek.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!