Iturraran noiz eta nola sortu zen jakiteko hitzaldi ibiltaria

Karkara 2016ko mar. 10a, 11:55

Pagoetako hiru tontorrak batzen dituen mendi ibilaldian Pagoetako geologia aztertuko da. Martxoaren 13an izango da, 10:00etan hasi eta 13:30ak arte. Helduek 5 euro ordaindu behar dituzte eta haurrek 3.

 Pagoetaren sorrera berezia eta milioi urteko historia kontatzen duen hitzaldi ibiltaria izango da martxoaren 13an, igandean, 10:00etan hasita. Aiatik abiatu eta parke naturaleko tontor ezberdinak igarotzen dituen mendi ibilbide zirkular bat antolatu dute, Pagoetako geologia aztertzeko. 

Ibilbide horretan kabalgamenduak, pitzadurak eta fosilak aztertuko dituzte, besteak beste. Funtsean, Pagoeta noiz eta nola sortu zen azalduko du geologian aditua den Andoni Ruizek.

Mendi ibilaldian izena emateko 943 83 53 89 telefonora deitu behar da edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi. Helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte hiru ordu eta erdiko txangoagatik, eta haurrek 3 euro.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!