Andatzatik kaskorako bidea irekita dago

Karkara 2016ko mar. 11a, 14:52
Argazkia: Pat Cowie

Luizia izan zen Aian martxoaren 7an, GI-3710 errepidean. Bidea itxita egon da gaur arte. Dagoeneko irekita dago.

Asteburuko eguraldi nahasiagatik luizia izan zen Aian, GI-3710 errepidean, seigarren eta zazpigarren kilometroen artean, kurba itxi batean, Andatzatik kaskorako bidean. Erreopidera harriak erori ziren eta ibilgailuek ezin izan dute gaur arte errepide horretatik ibili. Gaur ireki dute errepidea eta ibilgailuek arazorik gabe zirkulatu dezakete.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!