Kotxeen burrunba bi egunez

Bi egunetan izan da Aia autoen habi. Larunbatean kaskoan kotxeen azterketak egin ziren eta igandean igoera izan zen. Lau txanda izan zituen, bi entrenamendukoak eta bi txapelketakoak.

9:30ean hasi zen festa igandean, lehen entrenamendu saioarekin. Bi beroketa txanden ostean, lehia hasi zen, 12:00etan. Bi igoera egin zituzten, eta bietako denbora batuta, Aitor Zabaleta izan zen azkarrena, 2:10:43 denborarekin. Sailkapen orokorrean seigarrena izan zen Gorka Eizmendi.

Etxean jokatzen zutela-eta, gogotsu zegoen Eizmendi. 2:17:94 denbora egin zuen Eizmendik eta, honela, bere kategoriko azkarrena izan zen. R taldean, Pv5 kategorian, bizkorrena izan zen, txapelduna. Hiru segundora sailkatu zen bigarrena, Iñigo Olabegogeaskoetxea.

Argazkiak: Aiako Igoera eta Maria Aranberri

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!