Gorabeherak Aiako mendietan barrena

Karkara 2016ko eka. 12a, 16:05

Aiako Mendi Lasterketako V. edizioa izan da aurtengoa. Ioritz Condek eta Monica Grajerak irabazi dute eta lehen aiarra Hodei Alkorta izan da. Lasterkari batzuk ibilbide laburragoa hartu dute eta lehiatik kanporatu dituzte. 

65 korrikalarik hartu dute parte Aiako V. Mendi Lasterketan. 15 kilometroko ibilbidea zuten aurretik, Aiako kaskoan hasi eta bukatu dena. Helmuga zeharkatzen lehena Ioritz Conde izan da, 01:14:38 denborarekin. Atzetik Egoitz Etxabe sailkatu da eta hirugarren Miker Varona; zestoarra eta donostiarra, hurrenez hurren.

Emakumezkoetan Nerea Amilibia izan da azkarrena, baina ez du txapelik irabazi. Kaleratu egin dute, ibilbidetik desbideratu eta laburragoa zen bide bat egiteagatik. Bera eta bost lagun deskalifikatu dituzte. Txapelduna, beraz, Monica Grajera alkizarra izan da, 1:32:14 denborarekin. Arantxa Atxukarro izan da bigarren sailkatua eta Helene Arzuaga hirugarrena.

Aiarren artean azkarrena Hodei Alkorta izan da. Sailkapen orokorrean bederatzigarren egin du Alkortak. Emakumezkoetan ez da saririk banatu, Amilibia deskalifikatu egin baitute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!