Urubiak eta mozoloak askatuko dituzte Iturraranen

Karkara 2016ko eka. 16a, 10:30

Igeldoko Arrano Etxean sendatutako gautxoriak askatuko dituzte ostiral iluntzean

Urubiak eta mozoloak askatuko dituzte datorren ostiralean, ekainaren 17an, Iturraran parketxean. Igeldoko Arrano Etxean sendatu dituzten gautxoriak askatuko dituzte Mikel Olano adituarekin. 21:30ean elkartuko dira Iturrarango menditxoan eta han askatuko dituzte hegaztiak.

Doakoa izango da ekitaldia, baina izena eman behar da bertara joateko. Erreserba egin eta informazio gehiago jaso nahi duenak 943 83 53 89 telefonoan edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikoan egin dezake.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!