Giltzaiturri kobazuloaren misterioak ikusteko espeleologia ibilaldia Pagoetan

Karkara 2016ko urr. 10a, 08:30

Urriaren 22an, Pagoeta mendiaren barnekaldean dauden galeria, pasabide, estalaktika eta estalagmitak ikusteko aukera izango da. Txangoa antolatu dute horretarako.

Felix Ugarte Espeologia Elkarteko adituak gidatuko du urriaren 22ko txangoa. Giltzaiturri kobazulo karstikora izango da irteera. Kobetan sartu eta lur azpiko eremuak ezagutzeko aukera izango da. Ugartek azalpenak emango ditu, ikusten den horren inguruko jakintza izateko.

Ibilaldia aailtasun errazekoa dela esan du antolakuntzak, Pagoeta parke naturaleko kideek, alegia. Goizeko 10:00etan hasi eta 13:00etan bukatu da txangoa. Irteeraren kostua 20 eurokoa izango da 16 urtetik gorakoentzat; gainontzekoentzat debalde izango da.

Erreserba egin nahi duenak edo dudaren bat argitu nahi duenak Iturrarango parketxeko kideekin jarri beharko du harremanetan 943 83 53 89 telefonora deituta edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!