Astiazaran anaiei omenaldia egin zieten atzo Aian

Karkara 2016ko urr. 24a, 18:02

Astiazaran anaiek plazaz plaza erromerietan gehiago ez zirela erabaki zutenez, Aristerrazun omenaldia egin nahi zieten. Agur beroa eman zieten atzo Aian.

Igandean, Aristerrazuko plazan, arratsaldeko 18:30ean, bestelako giroa nabari zen. Jende beteta zegoen plaza. Gazteak zein helduak. Igandero-igandero plazara dantzara joaten direnak, baina baita oso maiz joaten ez direnak ere. Guztiei bikote batek batzen zien, Astiazaran anaiek.

Bere familiako kide eta ikasle izandakoak kalejira egin zuten oholtzaraino. Horrela hasi zen festa. Erromerizaleek babestuta, ongietorri beroa eman zieten Astiazaran anaiei. Berak, ezin sinistuta, emozioz gainezka, bihotzez eskertu zuten sorpresa. Eta banan bana besarkadak eman zituzten, han zeuden guztiei beren berotasuna eskertzeko. 

Aian bildu ziren anaien pandero eta triki ikasleak, familiako kideak –musikariak hauek ere–, erromeri zaleak, gertukoak... Plaza lepo zegoen. Eta, Izer eta Alabierrek han pilatu zen emozio festa dantzan jarri aurretik, Astiazaran anaien ikasleak igo ziren oholtzara. Kanta bana jo zuten eta ondoren, oroigarriak eman eta gero, hasi zen ohiko erromeria, iganderoko jaia.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!