Inauguratu dute Lardizabal eskolako eraikin berria

Karkara 2016ko abe. 19a, 07:16

Igandearekin inauguratu dute Aiako Eskola Txikia. Nekane Arrizabalagak hartu du hitza emanaldian. Eskerrak eman nahi izan ditu bere hitzekin. Eskerrak herritarrei, brigadakoei eta, bereziki, Igor Ituraini, bide hau berak hasi baitzuen. Belen eskolako irakasleak ere eskerrak eman nahi izan ditu, eta, azpimarratu du Aiako haurrak sanoak,  jatorrak eta onak direla; eta merezi duten eskola izango dutela. Cristina Uriarte izan zen hitz egiten azkena. Beren babesa adierazi zieten eskolako ikasle-irakasleei. Ondoren, eskolan ibilitako osaba-iloba batzuk agurra dantzatu duen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!