Gabonak 2016

Euskal Selekzioaren partidura joateko autobusa antolatu du Xatur Gaztelekuak

Karkara 2016ko abe. 22a, 17:23

Abenduaren 25ean itxiko da Euskal Selekzioaren partidurako izen ematea. 25 euro balioko du sarrerak eta autobusak barne. Gaztelekuan eta kultur etxean eman daiteke izena.

Abenduaren 30ean, ostiralarekin, Euskal Selekzioak Tunissiaren kontra jokatu du San Mames futbol zelaian, Bilbon. Aiako Xatur Gaztelekuak autobusa antolatu du partidura joateko. 25 euro ordainduta, partidurako sarrera eta autobuseko joan-etorria eskuratu daitezke.

Irteera arratsaldeko 16:00etan izango da, Etxetxotik eta partidua bukatu bezain pronto itzuliko da autobusa Aiara. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!