Gabonak 2016

Aiara egun bat lehenago helduko dira Olentzero eta Mari Domingi

Karkara 2016ko abe. 22a, 10:39

Ostiralean, abenduaren 23an, iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi Aiara. Arratsaldeko 18:00etan ailegatuko dira eta herritik barrena ibili eta gero plazara joango dira gutunak jasotzera. 

Mari Domingik aurretik Lardizabal eskolako haurrak bisitatzen ditu. Haur Hezkuntzako ikasleei egiten die bisita. Ondoren, Olentzerorekin batera etorrera egiten dute abenduaren 23an, arratsaldeko 18:00etan. Eva Tousido gurasoak azaldu digunez, abenduko azken eskola egunean ikasle zaharrenek Etxetxorainoko bidean konpainia egiten die asto-gurdiz etortzen diren Olentzero eta Mari Domingiri.

Etxetxon eskola guztia zain izango dute, kantuan. Handik plazara joaten dira eta zimitorioko eskaileretan eseritzen dira Olentzero eta Mari Domingi. Herritarren gutunak jasotzen dituzte. 

Gero, txokolate-jana egiten da, guraso elkarteak antolatuta. Antolakuntza lanetan gurasoak, eskolako irakasleak, brigadako kideak eta hainbat herritar izaten dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!